Itxi

telebista

Igandetik aurrera

Aldaketak "El Conquis"en: abentura igandeetan; debatea astelehenetan

G.U.

Kapitulua osorik izango da ikusgai igandeetan, 22:15ean, ETB2n. Patxi Alonsok gidatutako debatea, berriz, astelehenetan emango dugu.

  • Julian, Juanito y Korta

    Julian, Juanito y Korta

"El Conquistador del Fin Del Mundo" saioaren formatua aldatu egingo da. Orain arte, asteroko atala bitan zatituta ematen genuen; lehen zatia igandeetan izaten zen ikusgai, eta bigarrena, berriz, astelehenetan. Aste honetatik aurrera, berriz, abentura saio bakarrean emango dugu igande gauetan, 22:15ean hasita, ETB2n.

Debatean ere izango dira aldaketak. Astean bitan izan beharrean, astean behin bakarrik ikusi ahal izango da: astelehen gauetan. 22:15ean hasita. Patxi Alonsok gidatzen duen eztabaidan, igandeko abenturan gertatutako guztia aztertuko dute, eta saioan ikusi ez diren bideoak eta aurrerapenak eskainiko dituzte.

Igande honetan, ikusi "El Conquistador Del Fin Del Mundo" saioaren atal zirraragarria. Tentsioa izango da nagusi, eta Korta eta Juanitoren artekoa kolokan egongo da. Gainera, lehiakideek pista amerikarraren proba egin beharko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista