telebista
22:15ean
Polizia indarkeria aztergai, 'Por Fin, Viernes' saioan
EITB
Horrez gain, Silvia Intxaurrondok Uxue Barkos elkarrizketatuko du, CISen inkestaren arabera, herritarrek hobekien baloratzen duten buruzagi politikoa.
-
SilviA Intxaurrondo
Gaur gauean, frankismo garaiko polizia-indarkeria aztertuko du 'Por Fin, Viernes' saioak. Halako gertakariak lehen pertsonan bizi izandakoen edo haien senitartekoen zenbait kasuri buruz jardungo dira.
Asteartean, Frankismoaren biktimen hainbat kolektibo eta Argentinako kereilan dauden ordezkari eta abokatuek Europako Parlamentua bisitatu zuten. Euren helburua, eurodiputatuek eta Europako Komisioak frankismo garaian agintariek egindako krimenen zigorgabetasunarekin amaitzea. Bruselara joandako Josu Ibargutxi, Frankismoaren Krimenen Kontrako Plataformaren bozeramailea; eta Merçona Puig, Salvador Puig Antichen arreba, hartuko dituzte gonbidatu 'Por Fin Viernes' saioan.
Horrez gain, Itziar Salegi, 1974ko Guardia Zibilaren kontrol batean tirokatuta hil zen Mikel Salegiren arreba, ere hartuko dute platoan.
Bestalde, martxoaren 13an, Angel Berrueta Iruñeko okina hil zutela 11 urte beteko dira. Martxoak 11ko atentatuak gertatu eta egun batzuetara, polizia nazional batek eta bere semeak hil zuten iruindarra. Silvia Intxaurrondok Angel Berrueta zenaren alaba, Aitziber, elkarrizketatuko du.
Bestalde, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileaekin ere mintzatuko da Silvia Intxaurrondo. CIS etxearen azken inkestaren arabera, Barkos da herritarrek ongien baloratzen duten buruzagi politikoa. Bere jardun politikoaz galdetu diote, alderdiko bozeramaile eta Nafarroako Gobernurako hautagaia den aldetik, baita minbiziaren aurka eraman duen borrokaz, eta gaurkotasuneko beste hainbat gai ere jorratuko dituzte.
'Por Fin, Viernes', 22:15etik aurrera, ETB2n.