Itxi

telebista

22:30ean

Lekeitio, Pasaiaren aurka, gaur gauean, 'NEPPS: Entre Dos Fuegos'en

A.E.

EiTB

Anderrek Pasaiara joko du eta Ramonek, berriz, Lekeitiora. Txangurroa donostiar erara prestatuko dute herrialde hauetako bi taldeek.

ETB2n, gaur gauean, 'No Es País Para Sosos: Entre Dos Fuegos' saioaren zazpigarren atala eskainiko da. Oraingoan, Anderrek Pasaiara joko du eta Ramonek, berriz, Lekeitiorako bidea egingo du. Aste honetan prestatu beharreko platerra: txangurroa donostiar erara.

Ramon Lekeitioko giroan murgiltzen saiatuko da iritsi bezain pronto. Hartara, bi arrantzale peto-peto aukeratuko ditu herrian gidari gisa. Manu Baserri da bata eta Daniel da bestea. Lekeitioko bikote saltseroak beraien marinel ibilbidearen inguruko pasadizoak kontatuko dizkio. Ramonek bere sukaldaria arraina erosten topatuko du, kaiko lekurik esanguratsuenean.

Ander, halaber, labean egindako txangurroaren zalea bilakatuko zaigu Ziaboga jatetxearen eta Bixente bere gidariaren eskutik. Honek leku eta modu paregabe batean Pasaia ezagutzera eramango du: Itxaszerni ontzian itsasoan nabigatuz. Itsasontzi batean, Mater atunontzian, hain zuzen ere, topatuko du Ramonek bere sukaldaria, txangurroz betetako piper bikainak prestatzen.

Itsas ondoko bi herri hauek txangurroa donostiar erara prestatzen lehiatuko dira. Mari Tere eta Marti sukaldaritzan adituek epaituko dute horien lana, gaur gauean, 22:30ean hasita, ETB2n.

ETB2n.