telebista
ETB4 eta eitb.eus-en
Olympiacos-Bartzelona eta Efes Istanbul-Real Madril, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira bi emanaldiak, 19:00etatik aurrera.
Euroligako Lauko Finalerako sailkapenaren bila gaur arratsaldez jokatuko diren Olympiacos-Bartzelona eta Efes Istanbul-Real Madril partidak zuzenean eskainiko dituzte ETB4k eta eitb.eus-ek. 19:00etan hasiko da lehen partida eta jarraian, 20:45ean, jokatuko da bigarrena. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Etxean jokatutako bi partidak irabazita, Real Madrilek final laurdenetako bi puntu lortu ditu. Bartzelonaren eta Olympiacosen arteko kanporaketa, aldiz, berdinduta dago. Honenbestez, kataluniarrek Atenasen jokatuko duten bi neurketetako bat irabazi beharra dute derrigorrez, txapelketan aurrera egiteko.
a egiteko.