telebista
Audientzia
Pilota finala bere ordu tartean audientzia buru, %23,1eko kuotarekin
A.H. | EITB
Bestalde, Euskal Herriko Itzuliaren zuzeneko emanaldiak %14,8ko audientzia zatia bereganatu zuen, joan den urteko datua gaindituz.
Larunbat arratsaldean, binakako pilota finala bere ordu tartean audientzia buru izan zen. Zuzeneko emanaldiak %23,1eko audientzia zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean %26,6koa. Halaber, 200.000 ikus-entzulek egin zuten bat partidarekin emanaldian zehar. Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak eraman zuten txapela etxera, markagailua 16-10 zegoenean, Irujok lesioagatik partida bertan behera utzi ondoren. Ezustekoan amaitu zen norgehiagoka, baina giro ezinhobea egon zen Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Bestalde, Euskal Herriko Itzuliaren emanaldiak harrera oso ona izan du, pasa den urteko datua gaindituz. Itzuliak %8,6ko kuota bereganatu du, euskaldunen artean %14,8ra iritsiz. ETB1ek Itzuliaren etapa guztiak zuzenean eskaini ditu eta 157.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.