Itxi

telebista

20:15ean

Herri zoragarriak, gaur, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan

A.H. | EITB

Reyes Pradosek aurkeztutako saioak Oñati, Lesaka, Lekeitio eta Labastida ezagutuko ditu.

  • Reyes Prados aurkezlea

    Reyes Prados aurkezlea

Reyes Pradosek aurkeztutako 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioak Euskal Herriko lau herri xarmangarri ezagutuko ditu gaur, larunbata. Historia luzea duten lau herri dira eta bertako bizilagunek erakutsiko dituzte: Gipuzkoako Oñati, Nafarroako Lesaka, Bizkaiko Lekeitio eta Arabako Bastida.

Lesaka oso herri ezaguna da bertan ospatzen diren sanferminengatik. Tradizio luzeak eta kulturak bat egiten dute Nafarroako herri txiki honetan, eta 'Venezia txikia' bezala ere ezagutzen dute. Izan ere, bere kaleen artean 20 zubi daude. Xabin Fernandez erreportariak erakutsiko digu herria.

Nerea Aliasen eskutik, Gipuzkoan, Oñati ezagutuko dugu, Euskal Herriko lehen unibertsitatea sortu zen herria. Debagoienako herri honen inguruan kontatu izan diren istorioen berri emango digute bertako zenbait bizilagunek.

Bizkaian ere izango da Nerea Alias, Lekeition hain zuzen ere, Euskal Herriko herririk ederrenetariko batean.

Araban Bastida ezagutuko du Rebeca Gimenok. Interes handiko hainbat gauza topatuko ditu bertan: alde zahar monumentala, ardo ezinhobeak eta parekorik gabeko gastronomia.

'De Lo Bueno, Lo Mejor' gaur emitituko da 20:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.