telebista
Abentura reality-a
Tensioak Irantzu menderatuko du, gaur, 'Objetivo Chimborazo'n
22:15ean hasiko den saioan, Pazifikoan dagoen Ciriales hondartza ederra izango da aste honetako abenturaren agertokia.
Euskal Telebistak gaur gauean emango du 'Objetivo Chimborazo' saioko bigarren atala, 22:15etik aurrera. Kapitulu erabakigarri honetan, lehiakideak euren nortasuna eta zaletasunak definitzen hasiko dira.
Lehenengo saioko konklabean, Andaluziako eta Euskal Herriko taldeek salbatzeko proban parte hartzera behartu zuten Robertok eta Raulek osatzen duten Aragoiko taldea. Oraingo honetan, berriz ere, euskaldunen eta andaluziarren arteko aliantza izango da, eta horrek mesfidantza piztuko du Gaztela-Mantxako eta Aragoiko taldeetan.
Euskaldunak, bere aldetik, lehenengo saioan lortutako bigarren postua hobetzen saiatuko dira, kosta ahala kosta. Irantzuk adierazi duen bezala, "ez dago beste aukerarik", eta Euskal Herriak dena emango du Ciriales hondartzan helburua lortzeko. Esfortzua handia izango da, eta Irantzuk negarrez amaituko du eguna.
Horrez gain, konklabeak agerian utziko ditu lehenengo estrategiak eta salbatzeko probak sortzen dituen tentsioak.
Audientzia
'Objetivo Chimborazo' saioko lehenengo atalak % 10eko share edo audientzia-kuota lortu zuen aurreko astean, eta Twitter sare sozialean Trending Topic izan zen nazioarteko mailan.