Itxi

telebista

Gasteizko Jaiak

Txistulari kontzertua eta Zeledonen igoera, gaur, ETB1en

A.H. | EITB

'Oholtzan' saioak abuztuaren 5ean izandako Gasteizko txistulari kontzertua eskainiko du. Ondoren, Zeledonen igoerarekin bat egingo du ETB1ek zuzenean.

0:20

Gasteizko txistulari kontzertua eskainiko du gaur gauean ETB1ek 'Oholtzan' saioaren barruan. Abuztuaren 5ean Machete plazan egin zen musika eta dantza emanaldian Txistulari Elkarteak, Folklore Akademiak, Indarra Dantza Taldeak eta Gasteiz Big Band-ak parte hartu zuten.

Kontzertuak bi parte oso ezberdin izan zituen. Alde batetik, txistulariek gaiteroak, trikitixa, baxu, perkusioa eta metal boskotearekin batera jo zuten. Ondoren, Gasteiz Big Band osoarekin batera jo zuten kontzertuaren bigarren partea, talde mitikoaren hamargarren urteurrena ospatzeko kolaborazio moduan, eta eskaini zituzten kantek jazz erritmo nabariagoak izan zituzten.

Emanaldiaren ondoren, 00:40ean, zuzeneko konexioa egingo du ETB1ek Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazarekin, jaiei amaiera emango dien Zeledonen igoera eskaintzeko. Emanaldia Ilaski Serranok gidatuko du eta eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.