Itxi

telebista

ETB2n

Lasa eta Zabala kasua aztergai, 22:15ean, 'El lector de huesos' saioan

A.H. | EITB

Dani Alvarezek eta Paco Etxeberriak José Antonio Lasa eta José Ignacio Zabalaren hilketaren kasuari buruzko datu guztiak emango dituzte.

Paco Etxeberriaren ibilbide profesionalean zein bizitza pertsonalean aztarna handia utzi duen kasua aztertuko du Dani Alvarezek gaur 'El lector de huesos' saioan: Jose Antonio Lasa eta José Ignacio Zabala, GALaren lehen biktimen hilketa-kasua, hain zuzen ere.

Paco Etxeberriak egin zuen ikerketa funtsezkoa izan zen hiltzaileen atxiloketarako, baita hilketen ikuskapenaren arduradunak identifikatzeko ere, besteak beste, Julen Elgorriaga Gipuzkoako Gobernadore Zibila, Enrique Rodriguez Galindo jenerala eta Guardia Zibilaren beste hainbat kideren identifikaziorako.

Krimenak gertatu ziren Alacanteko Busot fosara joango dira Paco eta Dani, bertan aurkitu izan baitziren Lasa eta Zabalaren gorpuak. Gertatutakoa berreraikiko dute eta hiltzaileek gorputzak kare bizian lurperatzerakoan egin zuten akatsa azalduko dute.

Jose Ignacioren arreba, Pili Zabala, Pacorekin elkartuko da berriro, bere nebaren gorputza identifikatu zuen ikerketa burutu eta 21 urte pasa ondoren. Horrez gain, Iñaki Gabilondo, Pacoren lehengusua, gertutik jarraitu zuen gertakarien egiazkotasuna frogatzeko lehia hori, eta GAL taldearen ekintzen gogorkeriaren garaia gogoratuko du Paco eta Danirekin batera.

Bestalde, gorpuetan hortzen identifikazioak izan zuen garrantzia azalduko dute, izan ere, hortzek zehaztasun handiko datuak eskaini ditzakete. Horrez gain, bi gazteen gorpuak erdi momifikatuta topatu zirela azalduko dute. Nola eta zergatik momifikatzen da gorpu bat? Benetako momia bat adibide bezala hartuko du Pacok prozesu osoa azaltzeko.

Auzitegi medikuaren txostenak gainera, bi gazteen heriotzaren kausak zehazteko informazio baliogarria eskaini zuen, eta torturen ebidentziak azaldu zituen, nahiz eta Auzitegiak tortura proba horiek aintzakotzat hartu ez.

Gainera, kasuaren puzzlea osatzeko, beste protagonistekin ere arituko dira, horien artean, kasua berrireki zuen Ignacio Gordillo Audientzia Nazionaleko fiskalarekin eta Iñigo Iruin biktimen familien abokatuarekin.

'El lector de huesos' gaur eskainiko dute eitb.eus-ek ETB2k, 22:15etik aurrera.

rrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista