Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Olaizola II-Untoria / Altuna III-Barriola, arratsaldean, EiTBn

A.A | EiTB

Iruñeko pilota jaialdiaren aurretik, Bigarren B Mailako Sestao River-Toledo partida izango da ikusgai.

Larunbatean, 'ETB Kantxa' saioa Iruñeko Labrit pilotalekutik eskainiko da, 18:00etan hasita. Bertan, bi partida jokatuko dira: lehendabizi, Peña II-Salaverri / Bakaikoa-L. Galartza, promozio txapelketakoa; eta ondoren, Olaizola II-Untoria / Altuna III-Barriola, txapelketa nagusikoa. Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da, zuzenean, Josetxo Lizartzaren, Jokin Errastiren eta Xabier Anduezaren kontakizunarekin.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, futbolari egingo diote tartea, Bigarren B Mailako Sestao River-Toledo norgehiagoka eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.

dira esatariak.