telebista
Arrauna
Hasi da traineru estropaden denboraldia ETBn eta eitb.eus-en
A.A. | EiTB
Lekeitioko Bandera denboraldiaurreko probarekin ekin diete ETB1ek eta eitb.eus-en arraun emankizunei. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak osatuko dute esatari taldea.
Lekeitiko Bandera eskaini dute ekainaren 11n ETB1ek eta eitb.eus-ek. Emakumeen eta gizonezkoen denboraldiaurreko proba honekin abiatu da traineru estropaden denboraldia Euskal Telebistan. Mikel Olazabalek gidatuko ditu emanaldiak, Ibon Gaztañazpi adituaren laguntzaz, eta Sara Gandarak protagonisten hitzak bilduko ditu.
Ekainaren 11tik irailaren 17ra bitartean, 27 emanaldi egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek. Eusko Label eta Eusko Tren liga osoak, ARC-KAE Ligako hiru proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Donostiako Bandera eskainiko dira zuzenean.
Hurrengo bi igandeetan ARC-KAE Ligako Santurtziko eta Getariako ikurrinak eskainiko dira. Bigarren mailako ligatik eskainiko dugun hirugarren estropada Plentziakoa izango da, abuztuaren 5ean.
Gizonezkoen lehen mailako liga uztailaren 1ean jarriko da abian Bilbon. Emakumeen Ligako lehen proba, berriz, uztailaren 8an jokatuko da Orion.
Uztaileko beste hitzorduak hauek izango dira: Sestaoko Bandera (2), Donostian jokatuko den Giroa-Veolia Bandera (9), A Coruñako Bandera (15), Areseko Bandera (16), Santanderren jokatuko den La Caixa Bandera (22), Pasaian jokatuko duen Adegi Bandera (23), Getxoko Ikurrina (29) eta Petronor Bandera (30).
Euskadiko Txapelketa Lekeition izango da uztailaren 25ean eta Espainiakoa Castro Urdialesen abuztuaren 6an.
Abuztuan bost jardunaldi izango ditugu: Hondarribian (12), Ondarroan (13), Zarautzen (19-20), Moañan (26) eta Boiron (27). Abuztuko azken egunean Donostiako Banderaren sailkatze saioa eskainiko da. Hurrengo bi igandeetan (irailak 3 eta 10) erabakiko da bandera nork eramango duen.
Denboraldia amaitzeko, irailaren 16 eta 17an play-offak eta Bermeoko Ikurrina eta El Corte Ingles Bandera izango dira ikusgai.

