Itxi

telebista

Kirolak

San Mateo Torneoko finala, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

'Oreka' saioak denboraldi berriari ekingo dio Emakumeen Ligako Athletic-Valentzia norgehiagokarekin.

Logroñoko San Mateo pilota Torneoko finala zuzenean jarraitu ahal izango dugu igande honetan, 17:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en. Jaialdi berean, beste bi partida jokatuko dira: Jaka-Tolosa / Laso-Galartza eta Agirre-Erasun / Errandonea-Erostarbe.

Arraun denboraldia amaituta, 'Oreka' saioak denboraldi berria abiatuko du igande honetan. Iraupena luzatuta dator Juan de la Vegak gidatzen duen saioa, eta 11:30ean hasiko da. Zuzeneko emanaldiekin batera, kirol erreportajeak eskainiko ditu. Aste honetan, Emakumeen Iberdrola Ligako Athletic-Valentzia futbol partida zuzenean eskainiko du, eta emakumeen saskibaloiko Euskal Kopako finalarekin bat egingo dute.

Azkenik, 16:00etako herri kirolen tartean, artzain-txakurren Oñatiko Nazioarteko Saria izango da ikusgai.