Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Iñaki Etxezarraga, txirrindularitza maite duen abeslaria

Onintza Aiestaran

EITB

Iaz hil zitzaion anaiari ohore egiteko parte hartu nahi du programan, izan ere saioaren jarraitzailea zen eta lehiaketan parte hartu nahi bazuen ere, ezin izan zuen castingetara aurkeztu.

Gaurko hautagaiaren izena Iñaki Etxezarraga da.&' || 'nbsp;Gaur egun langabezian dago eta, bien bitartean, udaletako mantentze-zerbitzuetan plaza ateratzeko oposizioak prestatzen ari da. Bere afizioetako bat musika da. Kantautore honek gitarra jotzen du eta musika munduan "Etxe" izengoitiarekin ezaguna da. Hiru disko argitaratu ditu eta, duela gutxi, Euskalteleko txirrindulariak Frantziako Tourrean babesteko abestia kaleratu du. Txirrindularitza zalea da eta lasterketetan parte hartzen du. Berarentzat erronka pertsonal bat programan parte hartzea. Iaz hil zitzaion anaiari ohore egiteko parte hartu nahi du programan, izan ere saioaren jarraitzailea zen eta lehiaketan parte hartu nahi bazuen ere, ezin izan zuen castingetara aurkeztu. Iñaki edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.