Itxi

telebista

Audientzia

San Sebastian egunaren inguruko emanaldiak, euskaldunen artean audientzia-buru

EITB

'Danborrada Gaua', 'Haur Danborrada' eta 'Bandera Jaitsiera' saio bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten ETB1en.

San Sebastian eguneko eta bezperako ospakizunen zuzeneko emanaldiak euskaldunen artean audientzia-buru izan ziren. Ostiral gauean, 'Danborrada Gaua 2018' emanaldi luzeak %8,3ko audientzia zatia eskuratu zuen, %14,2ko kuota izan zuen euskaldunen artean, eta 295.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Saioa 22:30ean hasi zen ekitaldi eta festa handiaren aurrerapena eskainiz, eta 23:30etik aurrera, bandera igoeraren eta danborradaren zuzeneko emanaldiek %11,8ko audientzia eta euskaldunen arteko %17,7ko kuota bereganatu zuten.

Larunbat goizean, 'Haur Danborrada'ren emanaldia euskaldunen artean audientzia-buru izan zen. Saioak %8,0ko audientzia zatia lortu zuen oro har eta euskaldunen artean %10,8ko kuota bereganatu zuen.

Festa handiari amaiera eman zion 'Bandera Jaitsiera'k ere audientziaren harrera ezin hobea izan zuen. Emanaldiak %7,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %16,8ko kuota izan zituen. Gainera, 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

eragin eremuan.