telebista
22:30ean
Irati eta talde berdearen krisia, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan
EITB
Protagonistak taldearen sekretuen berri emango du, eta Eneko kapitainaren eta zenbait taldekideen arteko tentsioaz arituko da.
Iratiren kanporaketa ezbeharra izan da Eneko eta talde berdearentzat eta Gipuzkoako lehiakidea gaurko 'El Conquis' saioan izango da gertatutako guztiaren berri emateko prest. Talde berdearen barneko dinamika eta sekretuak azaltzeko asmoarekin arituko da Irati, eta Eneko eta taldekide batzuen artean dagoen tentsioa azalduko du. Gainera, dueluaren ondoren, Eneko kanpamendura bakarrik heldu zeneko irudiek argi erakutsiko dute kapitainaren eta taldekideen artean dauden desadostasunak.
Bestalde, Odei eta Unai garaileek kanpamendu pobreenera egindako itzuleraren irudiak eskainiko ditu asteazkeneko saioak eta talde urdinak kanpamendu aberatsean izandako bizipenen berri emango du. Gainera, hurrengo atalean jokatuko beharko duten Kanibalen jokoaren aurrerapena egingo dute.
Saioan izango diren konkistologo adituak, Isa, Carol, David, Isma, Juanito Oiarzabal eta Nakor Markez, 'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren zazpigarren edizioko irabazlea, izango dira.
Humberto Gutierrezek imitazio berri eta barregarri batekin harrituko ditu ikus-entzuleak, Joseina Etxeberriak musika jarriko du eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan jasotzen diren komentariorik onenak azalduko ditu. Gainera, asteko galdera botako dute: Iratik merezi zuen duelura joatea?
'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.