Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Urrestillako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Mendizabal III.a - Martinez / Etxeberria - Tolosa eta Altuna III.a - Rezusta / Olaizola II.a - Zabaleta partidak eskainiko ditu 'ETB Kantxa' saioak.

22:00etan, 'ETB Kantxa' saioa Urrestillatik eskainiko da, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en ere izango da ikusgai. Bi partida hauek jokatuko dira: Mendizabal III.a - Martinez bikotea Etxeberria - Tolosaren aurka jardungo dira, eta, ondoren, Altuna III.a - Rezusta eta Olaizola II.a - Zabaleta arituko dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitze esatariak gidatuko du zuzeneko emanaldia, Joxean Tolosa eta Xabier Andueza lagun dituela.