telebista
Kirolak
Arrauna, pilota eta txirrindularitza, zuzenean, gaur
EiTB
Santurtziko Ikurrina, Bizkaia Torneoko partidak Zeanuritik eta Tourreko azken etapa izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Arraunak zabalduko du ETB1en eta eitb.eus-en gaurko kirol eskaintza. Santurtziko Ikurrinaren nondik norakoak ekarriko dizkigute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak 11:45ean.
Frantziako Tourra Pariseko Eliseoko zelaietara helduko da azken etapan. 16:10ean hasita, lasterketaren berri emango digute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak, lehendabizi ETB1en eta 17:00etatik aurrera ETB4n.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Zeanuritik. Bertan, Bizkaia Torneoko finalerdietako hiru partida jokatu dira: Dario-Ugalde (buruz buru), Irribarria-Rezusta / Elezkano II-Zabaleta (binaka) eta Ezkurdia-J. Retegi (4 ½). Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Azkenik, 13:30ean ETB4n Gernikako zesta punta sariko lehen finalerdia izango dugu ikusgai: Egiguren-Irastorza / Olha-Etcheto. Iñigo Aiestaran eta Felix Epilla izango dira esatariak.