telebista
22:30ean
Bilboko bakailaorik onena aukeratuko du gaur 'Juego de Cartas' saioak
EiTB
Pikas, Marinela eta La Baka Baska jatetxeek eta Egurra erretegiak hartuko dute parte.
-
Unda, 'Juego de cartas'
Bilbon bakailaoa prestatzen duten lau jatetxe arituko dira nor baino nor gehiago aste honetako 'Juego de Cartas' saioan. Ohi denez, Javi Sierrak lau lekuak ezagutuko ditu, eta saioaren amaieran emango du jakitera onena zein den.
Bilboko itsasadarrean dago kokatuta lehenengo jatetxea: Pikas du izena eta Fernando Marina da jabea.
Hurrengo bi lehiakideak Indautxu auzoan daude: Ainara Aspuruk eta senarrak zuzentzen duten Egurra erretegia eta Amaia Otxoaren Marinela jatetxea.
Bilboko erdialdean dagoen La Baka Baska jatetxean amaituko dute ibilbidea. Iñaki Temez da arduraduna.
'Juego de Cartas' saioa astelehenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.