Itxi

telebista

22:30ean

Xarma handiko Arabako jatetxeak protagonista, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan

EITB

Arabako lau jatetxe aurrez aurre jarriko dira Javi Sierra sukaldariak gidatzen duen saioan.

  • Xarma handiko Arabako jatetxeak protagonista, astelehenean, 'Juego de Cartas' saioan

    Xarma handiko Arabako jatetxeak protagonista, astelehenean, 'Juego de Cartas' saioan

Arabako gastronomiaren xarmak erakarrita, Javi Sierra sukaldariak gidatzen duen 'Juego de Cartas' saioak bertako lau jatetxe ezagutuko ditu gaur gauean.

Bidaia gastronomiko berri honen abiapuntua Amurrio izango da. Herri honetako Abiaga jatetxearen jabeak, Aitor Urretak, Euskadiko eta Kataluniako sukaldeen arteko fusioa eskainiko digu.

Amurriotik mugitu gabe, asteleheneko saioaren bigarren lehiakidea ezagutuko dugu, El Refor jatetxea, Cristina Canive jabearen eskutik.

Ondoren, Argomanizko paradorera joango dira. Sergio Lacalzada da jatetxeko sukaldeko burua, eta janariarekin ez ezik, jatetxearen kokalekuaren xarmarekin ere erakarriko gaitu.

Arabako hiriburuan amaituko da bidaia, El Caseron jatetxe ospetsuan. Juncal Gómez Ortiz de Guzman jabea izango da horren ordezkaria.

'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.