Itxi

telebista

22:00etan

Errezil izango da 'Historias a Bocados' saioko hurrengo geltokia, gaur

EiTB

Joseba Arguiñano sukaldariak Errezil bisitatuko du igande honetan. Bertan, hiru auzokideren istorioak eta ohitura gastronomikoak ezagutzeko aukera izango du.

  • Joseba Arguiñano, Antzuolan egon zenean. (Argazkia: EiTB)

    Joseba Arguiñano, Antzuolan egon zenean. (Argazkia: EiTB)

'Historias a Bocados' saioak Errezil bisitatuko du gaur. Joseba Arguiñano bertako hiru auzokiderekin bilduko da euren istorioak entzun eta ohitura gastronomiakoak ezagutzeko.

Bittor Astigarragak, dituen 350 sagarrondoetatik 'Errezil Sagarra' ekoizten du, eta bere sagarrak Errezilgo eta Euskal Herriko sagar autoktono zaharrenetariko bat dira. Josebak zuhaitz hauek kimatzen lagunduko dio Bittorri, eta honek sagarrak gordetzen dituen biltegia erakutsiko dio (aurten 3.000 kilo sagar bildu ditu). Bildu dituen sagarren erdia saltzeko izango dira, eta beste erdia sagardoa egiteko. Menuaren parte ere izango da sagarra, Bittorrek foie-a egingo du onddoekin eta sagarrarekin, eta azken-bururako, arrosa itxurako hostopilak sagar erreaz.

Xabier Orbegozo, Arria V ezizenez ezaguna, aizkolaria da eta Ibarran bizi den arren, Errezilgoa da jatorriz. Errezilen entrenatzen du, izan ere, harri-jasotzailea eta idi-dema legez ere aritzen da, eta Euskal Maratoia deritzon errekorra ere irabazi du. Joseba aho zabalik geratuko da Xabier entrenatzen ikustean. Xabierrekin piper gorriz lagundutako ahate-paparra prestatuko du Josebak.

Hirugarren pertsonaiak Andoni Rodelgo eta Alice Goffart bikote txirrindulariak dira. Bikote berezia da honako hau, izan ere, ia mundu osoan barrena aritu dira txirringaz. Euren lehen bidaian, ekialderantz egin zuten, Bruselatik irtenda, Berlinetik pasa, Asia zeharkatu eta Japonera heldu ziren; Japonetik Kanadara joan ziren itsasontziz, eta Estatu Batuak zeharkatuta Mexikora. Etxera bueltan, euren lehen alaba jaio zen, eta handik bi urtera bigarren bidaiari ekin zioten. Hegoamerika zeharkatu zuten bizikletaz, eta euren bigarren semea Bolivian jaio zen, bidaia erdian. Beraz, istorio asko eta asko eskuartean, horien berri izango dugu saioan. Tartean, barazki exotikoz osatutako entsalada prestatuko dute, bi gurpilen gainean ikusi dituzten hamaika lekuren erakusle.

'Historias a Bocados' Errezilen izango da 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.