Itxi

telebista

22:30ean

'Baztan' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

Unax Ugalde eta Carmelo Gomez ditu protagonista, eta Baztan ibarrean agotek jasandako diskriminazioa du ardatz.

0:18

Baztan pelikula eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek. Iñaki Elizalde zinemagilearen lehenengo film luzeak Unax Ugalde eta Carmelo Gomez aktoreak ditu protagonista. XVII. mende hasieran Baztan ibarrean agoten aurka arrazagatik izandako diskriminazio bortitza du mintzagai filmak.

2011ko udazkenean filmazio talde batek ibar ezkutu horretara egindako bidaia erakutsiko du pelikulak. XVII. mendearen hasieran izandako gertakari ilun batzuei buruzko film bat grabatzen ari direla, bertako biztanleekin harremanetan izango dira (horietako batzuk filmeko aktoreak dira). Orduan konturatuko dira hamar mende geroago oraindik ere arrazagatiko diskriminazioa dagoela bertan.

Zuzendariak agotek jasandako diskriminazioaren inguruko bi ikuspuntu emango ditu: gaur egungoa, filmaketa taldeko kideen eskutik, eta gertakari bortitz haiek izan ziren garaikoa, grabatuko duten film hori XVII. mende hasieran girotuta baitago eta orduko ohiturak eta basakeriak erakutsiko baititu.

Agotak ghetto moduko batean bizi ziren, debekatuta zuten elizara sartzea eta ezin zituzten hilerrian ehortzi. Gainera, ibarrean gertatzen ziren gaitz guztien errudun jotzen zituzten.