Itxi

telebista

ETB1 eta ETB4n

Gasteizen jokatuko den Erreginaren Saskibaloi Kopa, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik jokatuko dituzten partidaren lekuko izango dira ETBko kamerak gaur.

  • 2019ko Erreginaren Kopako logoa

    2019ko Erreginaren Kopako logoa. Irudia: Espainiako Saskibaloi Federazioa

Gasteizen ostegunetik aurrera jokatuko den Erreginaren Saskibaloi Kopa eskainiko dute ETBk eta eitb.eus-ek. Zortzi talde izango dira lehian, tartean hiru euskaldun: Lointek Gernika Bizkaia, IDK Gipuzkoa eta RPK Araski. ETBko kamerak hiru taldeen jardunaren lekuko izango dira.

ETB1en eta ETB4n jarraitu ahal izango dugu gaur Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa taldeen arteko derbia, ostiralean 19:30etatik aurrera. Finalerdietan gutxienez euskal ordezkari bat izango denez, larunbatean 17:00etako neurketa eskainiko du Euskal Telebistak, baita hiruretako batek finala jokatzen badu ere. ETBk eskainiko dituen partida guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.

Xabier de la Fuentek egingo du Erregina Kopako partiden kontakizuna, Josean Aldalur aditua lagun duela. Juan de la Vegak ostiraleko derbiko protagonistak elkarrizketatuko ditu. ETBk ahalegin berezia egingo du hitzordu garrantzitsu honi merezitako jarraipena egiteko: zuzeneko emankizunetarako sei kamera, jokalarien adierazpenak prentsa aretoan, atsedenaldiko giroa eta Erregina Kopan arituko diren taldeen aurretiazko prestaketa.