Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Radio Vitoria

Radio Vitorian programazio berezia saskibaloiko Erregina Kopa dela eta

EiTB

Jarraipen eta programazio berezia egingo dio Mendizorrotza pabilioian jokatuko den saskibaloi txapelketari.

  • Erreginaren Kopa

    Erreginaren Kopa

Radio Vitoriak jarraipen eta programazio berezia egingo dio Gasteizko Mendizorrotza pabilioian jokatuko den saskibaloiko Erregina Kopari. Arabako saskibaloiko puntako emakumeak 'Radio Vitoria Actualidad' saioan izango dira ostegun goizean.

'Radio Vitoria Deportes' saioa, 14:15etik 15:00etara, zuzenean eskainiko da taldeen kontzentrazio gune eta antolakuntzaren egoitzatik, Lakua Hoteletik. Hartara, partaideen esku hartzea erraztuko da.

Ostegun eta ostiral arratsaldean, RPK Araski, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa partidekin bat, Radio Vitoriak zortzi orduko zuzeneko programazio berezia jarriko du abian. Programazio hori Kirolbet Baskoniak Zalguiris Kaunasen aurka jokatuko duen Euroligako neurketarekin tartekatuko dute.

Larunbatetako 'Supercanasta' saioak Mendizorrotzako polikiroldegia izango du kokaleku, bertan finalerdietako bat jokatzen baita. Gainontzeko jardunaldiak, kalejira eta Andre Maria Zuriaren plazako karpan izango diren ekitaldi guztiei eskaniko die arreta Radio Vitoriako programazioak.