Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Izorian egongo da gaur

EiTB

Leire Ibarrolak, Goizane Truebak eta Jon Obaldiak Aiara udalerriko auzo horren berezitasunak erakutsi eta jaki gozoak dastatuko dituzte Joseba Arguiñanorekin.

  • 'Historias Bocados' Izorian egongo da igande honetan, Aiarako udalerrian.

    'Historias Bocados' Izorian egongo da igande honetan, Aiarako udalerrian.

Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Izorian egongo da, Aiara udalerriko kontzejuan. Bertan, Leire Ibarrolak, Goizane Truebak eta Jon Obaldiak auzo horren berezitasunak erakutsiko dizkiote sukaldariari, eta jaki gozoak dastatuko dituzte harekin batera.

Leire Ibarrola artzainak bi eginkizun ditu: Idiazabal gazta egiten du berak zaintzen duen artaldeko ardien esnearekin, eta, horrez gain, erlezaintzan ere aritzen da eta eztia ekoizten du.

Laudioko Goizane Truebak Petraenea landetxea du Izorian. Amona omentzeko jarri zion izen hori etxeari.

Jon Obaldia historialaria da ikasketez eta arkeologoa ogibidez. Gaur egun, bere etxearen alboan dabil lanean, Babio mendian, eta Burdin Aroko herrixka bateko aztarna arkeologikoak topatu ditu bertan.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Araba
  • Telebista