Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Osasuna vs Alaves eta Logroñoko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Buruz Buruko Txapelketako bi partida jokatuko dira Adarragan: Etxeberria vs Zabala lehen mailakoa eta Ugalde vs Ruiz promoziokoa.

  • Osasuna vs Alaves, igandean, zuzenean, EiTBn.

    Osasuna vs Alaves, igandean, zuzenean, EiTBn.

Zuzeneko bi kirol emankizun izango ditugu igande honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 12:00etan, Emakumeen Bigarren Mailako Osasuna vs Alaves futbol partida.

17:00etan, berriz, pilota, Logroñoko Adarragatik. Ezkurdia - Galarza vs Jaka - Rezusta norgehiagokak zabalduko du jaialdia, eta ondoren, Buruz Buruko Txapelketako bi partida jokatuko dira: Etxeberria vs Zabala lehen mailakoa eta Ugalde vs Ruiz promoziokoa.

ETB1en beste bi hitzordu izango ditugu: 16:00etan, Goenatxo harrijasotzaileari omenaldia eta 16:30ean Zornotzako Udaberri Saria txirrindularitza probaren laburpena.

ETB4n, berriz, binakako MPB pala torneoko finalak izango ditugu ikusgai 12:00etan.