Itxi

telebista

Gaur

Erremonteko IX. Sagardoaren txapelketa, Hernanitik zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Goñiren omenezko Txapelketaren finalak ere izango dira ikusgai, ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Jaiver Urriza

    Jaiver Urriza. Irudia: EiTB

Gaur, Erremonteko IX. Sagardoaren Txapelketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Hernanitik zuzenean, 16:30etik aurrera. Hasteko, Segurola-Endika eta Ezkurra ll- Garces bikoteen arteko partida izango da ikusgai, eta, ondoren, Goikoetxea V- Barrenentxea V eta Urriza-Zaldua bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da. Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira berriemaile.

Goizean, halaber, Goñiren Omenezko XXVIII. Pilota txapelketaren finalak izango dira ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera. Bezperan, Zumarragan jokatutako partidak izango dira. Hasteko, Carregal eta Alberdiren arteko lau t'erdiko finala eta ondoren binakakoa, Egiguren-Saras eta Exposito-Bikuña bikoteen artekoa. Iñigo Aiestaranek eta Iñigo Vianak egingo dute kontakizuna.