Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
Astigarrako Lizeaga sagardotegian egon gara bertan ekoizten duten sagardoa dastatzen. Asier eta bere lehengusuak sagardoa egiten duten 6. generazioa dira eta gaurkoan txuleta on batekin laguntzeko aukera izan dugu.
Osasun neurriak arindu ahala, jendea sagardotegietara joaten hasi dela nabarmendu du Amaia Zubeldia Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko kideak. Aipatu duenez, denboraldia apur bat luzatuko dute aurten.
Maite Arregik eta familiak gobernatzen dute Arizia sagardotegia. Hainbat sagardo ezberdin ekoizten dituzte eta sagardotegi-menuaz gain, parrilan beste hainbat produktu prestatzen dituzte.
Aramaioko Iturrieta sagardotegitik etorri da Juanan Aretxaga "Biba Zuek!" saiora. Iturrietako sagardogile izateaz gain, Arabako sagardogile elkarteko presidente ere izan zen.
Urdaira sagardotegiko sagardogile den Ane Azkonobieta ere izan da gaur "Biba Zuek!" saioan. 21 urte dauzkan arren, txikitatik bizi izan da sagardotegi munduan Ane eta nahiko argi dauka etorkizunean ere bertan geratuko dela.
Esteban Lertxundi izan da gaur "Biba Zuek" saioko lehen protagonista. "Saizar" sagardotegiko sagardogilea da Esteban eta bizitza guztia aritu da sagardotegian. Hiru anai dira eta hirurak dabiltza bertan lanean, bakoitzak bere egitekoak dituen arren.
Aurretik, saioaren lehen orduan, sagardogileekin txotx denboraldiari buruz hitz egingo dute. Horretarako, hiru sagardotegitako jabeak izango dituzte gonbidatu.
Diskotekak prestatzen hasi dira datorren astetik aurrera normaltasunera bueltatzeko, edukiera eta ordutegi murrizketak kenduta. Txotxa ere bueltatuko da sagardotegietara.
Neurri murriztaileak bertan behera geratu ostean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du upeletik sagardo berria dastatzeko aukera egongo dela. Hala ere, musukoa derrigor erabili beharko da, jan-edanean izan ezik.
Unai Agirre bertsolaria izan da "Biba Zuek!" saioko platoan. Oraingo honetan ordea, sagardotegien denboraldiari buruz arituko da, Euskal Sagardoa Federazioko zuzendaria ere bada eta. Aurtengo denboraldiari buruz, eta oraindik egiteko dauzkaten etxeko lanei buruz ere hitz egingo du.
Asteburu honetan ekin diote sagardotegiek euren denboraldiari. Euskal sagardotegietan eskaintzen diren txuleten % 70 Europa erdialdetik ekarritakoak dira.
Arabako txakolin elkarteak jakinarazi duen erabakiaren haritik, eztabaidagaia JIN eta JOAN tartean: edariak ze ontzitan nahiago duzue, latan ala kristalezko botiletan?
Momentuz urtarrilaren 28ra arte, eserita dastatuko dute sagardozaleek aurtengo sagardo berria. Sagardogileek diotenez, horrek ekarri du mahaian inoiz baino gehiago hitz egitea sagardoaz.
Txotxa berreskuratu beharra daukatela irizten dio Ataungo Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillosek. Gazteak sagardotegietara joateko gosez nabaritzen ditu eta denboraldi honetan egoerak hobera egingo duenaren esperantza dauka.
Amak taldeko trikitilariak izan dira sagardo berria dastatzen lehenak, kupelatik zuzenean, sagardotegi denboraldiari hasiera ematen dion ekitaldi tradizionalean.
Sagardogileek baikor egingo diote aurre denboraldi berriari. Uzta oparoa izan dela diote, eta hiru milioi eta erdi litro ekoitzi dituztela. Diotenez, sagardo arinagoa da, usaintsuagoa eta graduazio txikiagokoa.
Sagardo denboraldi berria aurkeztu dute gaur Donostiako San Telmo Museoan. Oihana Ganzerain Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko lehendakariak aurten izango den sagardoaren xehetasunak eman dizkigu.
Uzta "historikoa" izan dela aurreratu dute, 5 milioi kilo sagar bildu baitituzte Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko 250 sagardogileek, iaz baino hiru bider gehiago. Uztarekin 3,5 milioi litro sagardo egin dituzte.
Pandemiaren hasieran botila ekoizpena eten egin zen, baina ostalaritza berriro ireki zenean, izugarri hazi zen botilen eskaera. Gutxi daude eta, gainera, garesti.
Gasteiz On elkarteak azaldu duenez, "erantzukizunagatik eta pertsonen osasuna arriskuan ez jartzeko" hartu dute erabakia. Urtaranen hitzetan, erabakia "ez zuen inork nahi, baina guztiz asmatu dute".
Sagardoa eta sagarretik eratorritako beste hainbat produktu egiten dituzte bertan, modu ekologikoan. Sagardoa kopan eta lasai ere edan daitekeela diote bertakoek.
Astigarragako Ipintza sagardotegiko nagusia da Agin Laburu bertsolaria. Sagarrak biltzen ari dira egunotan, urtarrilean sagardo garaiari hasiera eman ahal izateko.
Astigarragako Gurutzeta sagardotegia 1.900. urte inguruan jarri zen martxan. Geroztik lau belaunaldiren eskuetatik igaro da. Joxe Angel Goñi da laugarren belaunaldiko jabea, eta haren historiaz aritu da. Ez daki alabak sagardotegiarekin jarraituko duen ala ez.
Oraindik datu zehatzik ez duten arren, mahatsa % 30 gutxiago izango dute Getarian txakolinetarako. Araba eta Bizkaian ere iaz baino uzta murritzagoa izango da. Aldiz sagarrak askoz ere gehiago. Euskal sagardoan ari direnek ia 5 miloi kilo espero dituzte.
Lazkanoren iritziz, artea komunikazioa da eta artistak errealitatea ikuspuntu desberdin batetik lantzeko ardura du. Mahastien artean, garai bateko bideari jarraituz, upategi aldera gerturatu dira ondoren bisitariak.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kideen arabera, uzta historikoa izango da aurtengoa. Izan ere, iazkoa baino hiru aldiz handiagoa izatea espero dute sagardogileek.
Juanan Aretxagaren bisita izan dugu gaur. Iturrietako sagardoa izan da protagonista baina gazte garaitako kontuez ere jardun gara, Kas taldeko txirrindularia izan zeneko kontuak ekarri ditu gogora.
Aramaion izan gara Juanan eta Juango bere bazkidearen sagardotegia bisitatzen. Eskaintzen dituzten produktuekin batera, Iturrietako ekoizpen berria aurkeztu digute, apardun sagardoa.
Ibon Alkortak (Altzueta) esan digu hori, eta ekainaren 18an Gipuzkoako Sagardorik onenaren saria jaso dute Gipuzkoako Diputazioaren eskutik. "Musker" alkohol gutxiko sagar edaria sortu dute orain.
EITBko iragarki batean ateratakoa da Bibiana. 75 urte ditu eta izugarrizko sasoia du; egunero, kilometroak egiten ditu oinez. Adunan galtzak jantzi zituen lehen emakumea izan zela kontatu digu.
Astarbe sagardotegiko bi anaiak izan ditugu gonbidatu eta bere baserri eta familiaren historia harrigarria kontatu digute. Euren sagardoa Ternuaraino iritsi da!
Gaur gauean, 22:15etik aurrera, Sagardoaren Txapelketako 5. jardunaldiko partidak eskainiko ditu "Erremontari" saioak Hernaniko Galarreta pilotalekutik. Ez galdu!
"50 next" zerrendan sartu dituzte Jon eta Mikel Zapiain sagardoaren alorra berritu dutelako, eta sagarra osagai nagusi gisa hartuta, menu proposamena egin digu Garena jatetxeko Julen Bazek.
Gastronomiarekin lotura duten 50 gazte eraginkorrenen zerrendan sartu dira Jon eta Mikel Zapiain anaiak. Sagardo ekoizle moduan egiten duten lanagatik nabarmendu dituzte.
XVI. mendean hasi omen ziren Astarbetarrak sagardogintzan eta 15 belaunaldi pasa dira ordutik. Sagardortegiaren historia kontatu digu Joseba Astarbek; bakailao tortilla prestatu digu Hur Astarbek.