Itxi

telebista

20:00etan

Urkabustaizen izango da, arratsaldean, Joseba Arguiñanoren 'Escapadas' saioa

EiTB

Gasteiz eta Bilbo artean dagoen Zuiako udalerri honetako zokorik xarmangarrienak erakutsiko ditu.

  • Joseba ARguiñano, 'Escapadas'.

    Joseba ARguiñano, 'Escapadas'. Argazkia: EITB

Gaur, apirilak 27, Joseba Arguiñano Zuia Taldeko Urkabustaiz udalerrian izango da, Bilbo eta Gasteiz artean dagoen udalerria, hain zuzen ere. Pablo Basterak hartuko du Joseba Arguiñano eta hasteko, perretxikotara eramango du.

Hainbat egun Urkabustaizen lasai-lasai eman nahi dituztenei Joseba Arguiñanok Ulle Gorri Baserria joatea proposatuko die. Apregindanan dagoen landetxeko jabeetako bat Ana Villanueva dugu. Baserriaren xarmari buruz hitz egiteaz gainera, Urkabustaizen xarmaz ere arituko da.

Bestalde, Naiara Rojok eta Zuhaitz Izarrak Izar Gorrirren bidez kudeatzen dituzten esperientzien artean honako honen berri emango dute: basora begiak estalita joatea, naturarekin harremanetan, gainerako zentzumenak indartzeko.

Bazkaltzeko, Izarrako Amonanola gastro-taberna eta jatetxera joango da sukaldaria. Bi emakumek, nafarra bata eta bestea Kordobakoa, eta Valentziako gizon batek gobernatzen dute Amonanola.

Halaber, Urkabustaizeko txoko natural zirraragarrienetakoa Gujuliko ur jauzia da. Berau ikustera joateko Gorka Iturriaga Zuk ekimenaren kidearekin egingo du hitzordua Josebak. Ekimen honek ibiltzea sustatzea du helburu, eta inguruko zenbait udalerrietatik barrena ibilaldiak antolatzen ditu.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.