Itxi

telebista

KIROLAK EITB-N

Vitoria CD - Real Sociedad eta Bengoetxea VI.a - Retegi BI, arratsaldean, zuzenean

EiTB

Eskubaloiko Erregina Kopako finalerdia ere eskainiko da, euskal talde batek jokatuz gero.

  • Bengoetxea VI vs Retegi BI, larunbatean, EiTBn.

    Bengoetxea VI vs Retegi BI, larunbatean, EiTBn.

Bigarren B Mailako Vitoria CD - Real Sociedad partidarekin hasiko dira larunbateko kirol emankizunak ETB1en eta eitb.eus-en, 16:00etan. Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga izango dira esatariak.

18:00etan, Iruñeko pilota jaialdia eskainiko dute. Agirre - Ibai Zabala eta Laso - Eskiroz bikoteen arteko atariko norgehiagokaren ostean, Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako Bengoetxea VI.a - Retegi BI partida jokatuko da. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, Barakaldon jokatzen ari den eskubaloiko Erregina Koparekin bat egingo du Euskal Telebistak, euskal talderen bat finalerdietarako sailkatzen baldin bada. Kasu horretan, emanaldia ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu, 18:30ean.