Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

5 Kirol Txapelketako finala, gaur, 12:00etan, zuzenean

EiTB

Atutxa - Urruzuno eta Arria V.a - Eizmendi bikoteak aurrez aurre izango dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arratsaldean, gainera, pilota emankizuna izango dugu Lodosatik zuzenean.

  • Aitzol Atutxa aizkolaria

    Aitzol Atutxa aizkolaria. Argazkia: EITB

Gaur, zuzeneko bi kirol emankizun izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, 12:00etan, 5 Kirol Txapelketako finala, Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Aitzol Atutxa - Inhar Urruzuno eta Xabier Orbegozo Arria V.a - Iñaki Eizmendi bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Bost erronka gainditu beharko dituzte: harri-jasotzea, enbor mozketa aizkorarekin, txingak, ingude altxatzea eta enbor mozketa trontzarekin. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek egingo dute bertan gertatzen den guztiaren kontakizuna.

17:00etan, Lodosako pilota jaialdiaz gozatu ahal izango dugu. Laso - Imaz vs Alberdi - Mariezkurrena II.a partidarekin hasiko da, eta, ondoren, Buruz Buruko Promozio Txapelketako norgehiagoka jokatuko da: Iturriaga - Zabala. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.