telebista
Kirolak zuzenean
Herri kirolak, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Nabaridaseko herri kirol jaialdia, Eibarko pilota jaialdia eta Giroko 9. etapa izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Txirrindularia, Italiako Giroan. Irudia: EiTB
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 12:00etan, herri kirolak, Arabar Errioxako Nabaridas herritik. Lehia hauek jokatuko dira: Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako bigarren finalerdia Iker Vicente, Jon Rekondo eta Julen Alberdi Txikia IV.aren artean; aizkolari gazteen arteko azken finalerdia Zelai IV eta Etxeberria II artean; Urrezko Binakako Harrijasotzaile Txapelketako zazpigarren jardunaldia, Peña eta Izeta III.a lehian direla; azkenik, Emakumeen Trontza Txapelketako finalerdia Linaza - Lopez de Uralde eta Varela - Sanchez bikoteen artean.
Italiako Giroa izango dugu eguneko bigarren hitzordu nagusia. 34,7 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute lasterketako 9. egunean Riccione eta San Marino artean. 14:00etan hasiko da emankizuna ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.
17:30ean pilotaren txanda izango da. Eibarko Astelenako jaialdiaz gozatzeko parada izango dugu: Altuna III - Tolosa vs. Jaka - Martija, Elezkano II vs. Irribarria (Buruz Buruko Txapelketa) eta Mendizabal III - Etxebarria vs. Zabala - Ruiz.
Igandeko kirol eskaintza osatuko dute Usurbilgo harriarekin izandako erronkak (11:00, ETB1+eitb.eus) eta Necole - Brefel vs. Fusto - Ibargarai pala partidak (12:00, ETB4 eta eitb.eus).