Itxi

telebista

22:20an

Sandra Bullocken 'Expertos en crisis' filma estreinatuko du ETB2k gaur gauean

eitb.eus

Boliviako politikari baten irudia hobetzen saiatuko den aholkulariaren azalean sartzen da Sandra Bullock istorio honetan.

  • 'Expertos en Crisis' filmeko irudia, Billy Bob Thornton eta Sandra Bullock.

    Billy Bob Thornton eta Sandra Bullock 'Expertos en Crisis' filmean

Gaur gauean, Expertos en crisis filma estreinatuko du ETB2k "Cine Éxito" tartean. Sandra Bullock da komediako aktore nagusia, eta Boliviako politikari baten irudia hobetzen saiatzen den aholkulariaren papera egiten du.

Jane Bodine aholkulariaren papera egiten du Sandra Bullockek istorio honetan. Eskandalu lazgarri baten ostean, Calamity ezizena jarri zioten, eta lanik gabe gelditu zen. Orain, ordea, Boliviako Presidentetzarako hautagai batek kontratatu ditu bera eta bere taldea, inkestetan oso datu txarrak dituela-eta, bere irudia hobetzen lagundu diezaion. Lan honek, ordea, arazoak ekarriko dizkio Bodine aholkulariari, Pat Candy (Billy Bob Thornton) bere betiko etsaia aurkarietako baten kanpainan lanetan ari baita.

Sandra Bullock eta Billy Bob Thornton aktoreekin batera, honako hauek ere ikusiko ditugu 2015ean estreinatu zen komedia honetan: Anthony Mackie, Joaquim de Almeida, Ann Dowd, Scoot McNairy eta Zoe Kazan.

22:20an hasita izango da ikusgai, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema