Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador'ek lidergoari eutsi eta eguneko saiorik ikusiena izan da berriz ere

EiTB

Saioak % 28,0ko audientzia zatia lortu du eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

  • Julian Iantzi eta lehiakideak, 23. atalean.

    Julian Iantzi eta lehiakideak, 23. atalean.

'El Conquistador del Pacífico' saioak lidergoari eutsi dio, eta asteleheneko saiorik ikusiena izan da berriro Euskadin. Datorren astelehenean, ekainaren 24an, jokatuko den final handiaren atarian, Luisitok Asier eta Maider kanporatu ditu abenturaren azkeneko dueluan, eta finalerako txartela lortu du Ianire, Jontxu, Iker, Ibai eta Krasi lehiakideekin batera.

Asteleheneko atalak % 28,0ko audientzia zatia bereganatu du, denboraldiko bigarren daturik onena. Halaber, 328.000 ikus-entzulek bat egin dute saioarekin uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.

'El Conquistador del Pacífico' asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da denboraldi osoan zehar, eta, batez beste, % 22,4ko kuota eta 313.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu. Azken bost urteetako denboraldirik ikusiena izan da.

Asteazken honetan, Patxi Alonsok aurkeztuko duen 'El Conquis' debateak Asier eta Maider abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu. Horiekin batera, 'El Conquistador'en final handiaren nondik norakoak aurreratuko ditu. Gainera, sei finalistek Panaman biziko dituzten azken momentuen irudiak izango dira ikusgai.