Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren emanaldia, bere ordu-tartean nagusi

EiTB

Emakumeen estropaden emanaldiak % 10,9ko audientzia zatia lortu zuen, eta gizonezkoenak, % 19,0koa.

  • Donsotiako Banderaren lehen jardunalduko irudia

    Donsotiako Banderaren lehen jardunalduko irudia. EFE

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldia bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen. Arraun denboraldiko egun handia bertatik bertara eskaini zuen Euskal Telebistak, eta lehiaketaren nondik norakoak, zaleen arteko giroa eta kirolarien balorazioa bildu zituen.

Emakumeen estropaden emanaldiak % 10,9ko audientzia-zatia izan zuen, euskaldunen arteko % 19,8ko kuota bereganatuz. Gizonezkoen jardunak, ordea, % 19,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 26,3ko kuota eskuratu zuen. Halaber, 116.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.