Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label, Euskotren eta KAE (KAE1 eta KAE2) ligak, albisteak eta bideoak | EITB Gai interesgarriak

Kontxako Bandera

Arrauna

Kontxako Bandera

1:16

Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB Media

Bermeoko taldea nagusi izan da Kontxako bigarren jardunaldian eta lehenengoa ere irabazi zuenez bandera bereganatu du. 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 22 Hondarribiari.

Arrauna

2008tik

  • Rias Baixas eta San Juan dira trainerurik sarituenak Kontxako Banderan, 5 garaipenekin.

    Rias Baixas eta San Juan dira trainerurik sarituenak Kontxako Banderan, 5 garaipenekin.

Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa

EITB MEDIA

Rias Baixas eta San Juan dira historiako trainerurik sarituenak, 5 garaipenekin. Oriok, ordea, azken lau edizioetatik hiru irabazi ditu.

Arrauna

1879tik

  • Orio historiako trainerurik sarituena da Kontxako Banderan, 32 garaipenekin.

    Orio historiako trainerurik sarituena da Kontxako Banderan, 32 garaipenekin.

Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa

EITB MEDIA

Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022) hartu dute haren lekukoa.

1 / 14 Hurrengoa
2018ko Kontxako Banderako Urdaibairen helegitea bertan behera geratu da

2018ko Kontxako Banderako Urdaibairen helegitea bertan behera geratu da

Lehen jardunaldian Zierbena eta Urdaibairen arteko talka izan zen. Epaileek azken postuan utzi zuten Urdaibai. Talde bizkaitarrak helegitea aurkeztu zuen bere garaian, baina Euskadiko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Donostiako Udalari; beraz, 2018ko Kontxako Bandera Hondarribian geratuko da.

Urdaibaik ohorezko sakea egin zuen San Mamesen, Athletic - Almeria partidaren aurretik

Urdaibaik ohorezko sakea egin zuen San Mamesen, Athletic - Almeria partidaren aurretik

Urdaibaik omenaldia jaso zuen San Mamesen irailaren 30ean. Eusko Label Ligako eta Kontxako Banderako irabazleek ohorezko sakea egin zuten Athleticek Almeriaren aurka jokatu zuen Santander Ligako neurketan.

Mariaje Torres: Irteera ustelen ardura TKEri alokatzen diogun ekipamenduarena da

Mariaje Torres: "Irteera ustelen ardura TKEri alokatzen diogun ekipamenduarena da"

Mariaje Torresek, Donostia Festakeko zuzendariak, "Tostartean" saioan Kontxako azken ekitaldiaren balorazioa egin digu.
Orio, ''harro'' emakumeen taldeak lortu dituen garaipenengatik; gizonezkoen denboraldia positibotzat jo du

Orio, ''harro'' emakumeen taldeak lortu dituen garaipenengatik; gizonezkoen denboraldia positibotzat jo du

Oriok Gipuzkoa Poliklinikara eraman du emakumezkoen taldeak bereganatu zuen 2022ko Kontxako Bandera. Prestaketa fisikoaren eta medikuen zaintzaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Iosu Esnaola klubeko presidenteak eta Nadeth Agirre amakumezkoen traineruko patroiak balantzea egin dute.

Gorka Aranberri, Kontxako patroi onenen artean

Gorka Aranberri, Kontxako patroi onenen artean

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak 2022 Kontxako Bandera irabazi zuen Bermeoko taldearekin. Patroi lanetan bere zazpigarren Kontxa bereganatu zuen igandean eta bederatzi Kontxako Bandera dituen Manuel Arrillaga soilik du aurretik. EITB Mediak Aranberri elkarrizketatu du. 

Itxaso Azkonobieta: ''Arraunlari ororen ametsa da Kontxako Bandera irabaztea''

Itxaso Azkonobieta: ''Arraunlari ororen ametsa da Kontxako Bandera irabaztea''

Itxaso Azkonobieta Orioko arraunlaria da. Kontxako Bandera irabaztearekin denboraldia biribildu dute oriotarrek. Hala ere, iaz une zailak bizi izan zituzten. Patxi Francesen lanaren garrantzia azpimarratu du arraunlariak.

Urdaibaik eta Oriok irabazi zuten Kontxako Bandera, biak ala biak pozarren jaso zituzten jarraitzaileek

Urdaibaik eta Oriok irabazi zuten Kontxako Bandera, biak ala biak pozarren jaso zituzten jarraitzaileek

Bermeotarrek lehiakideekiko abantaila handiagoarekin eta lasaiago irabazi zuten bandera. Oriotarrek, berriz, lehen jardunaldian lortutako abantailari esker gailendu ziren, izan ere, 14 ehuneneko aldea izan  zuten helmugan. Hala ere, bai Bermeon eta bai Orion ospakizuna ederra izan zen.

Harrera jendetsua Urdaibaiko aurraunlariei Bermeora iristean

Harrera jendetsua Urdaibaiko aurraunlariei Bermeora iristean

Urdaibaik erabateko nagusitasunez gailendu zen Kontxako Banderako 2. jardunaldia, eta ez zuen izan arazorik garaikur preziatua seigarrenez irabazteko. Bermeora heltzean, arraunlariek jendetza izan zuten zain

Oriotarren berotasun eta esker ona jaso zuten Kontxako irabazleek

Oriotarren berotasun eta esker ona jaso zuten Kontxako irabazleek

Oriok hirugarren Kontxako Bandera bereganatu zuen, eta herrira bueltatu zirenen bizilagunen omenaldia jaso zuten arraunlari entrenatzaile eta taldeko gainerako kideek.

Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak

Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak

Emakumezkoen mailan Orio izan da nagusi bigarren jardunaldian eta gizonezkoetan Urdaibai. Biek ala biek bi jardunaldiak irabazi dituzte.
Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa

Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa

Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022) hartu dute haren lekukoa.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa

Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa

Rias Baixas eta San Juan dira historiako trainerurik sarituenak, 5 garaipenekin. Oriok, ordea, azken lau edizioetatik hiru irabazi ditu.
Urdaibaik bere seigarren Kontxa eskuratu du

Urdaibaik bere seigarren Kontxa eskuratu du

Bermeotarrak azkarrenak izan dira bigarren jardunaldian ere eta nagusitasunez eskuratu dute seigarrenez Kontxako Bandera. Bigarren postua Donostiarrarentzat izan da eta hirugarrena Hondarribiarentzat.

Oriok bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera, palmaresean hirugarrena

Oriok bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera, palmaresean hirugarrena

Estropada hasi eta berehala 2 segundoko aldea zuten oriotarrek eta ziabogara 5 segundoko aldearekin heldu da. Hala ere, estropada amaierarako Arraun Lagunakek lan ona egin du eta helmugan 14 ehuneneko abantaila izan du Oriok.

Xubane Uribarrena: “Ez dugu amore eman eta ez gara galtzaile sentitzen, psikologikoki irabazleak gara”

Xubane Uribarrena: “Ez dugu amore eman eta ez gara galtzaile sentitzen, psikologikoki irabazleak gara”

Arraun Lagunakeko arraunlaria bere taldeaz harro dagoela esan du. Lehen jardunaldian Orioren atzetik egon arren dena emango zutela argi zuen Uribarrenak, eta Orioren garaipena kolokan jartzera iritsi dira.

Orbañanos: ''Ezin izan dugu gure bertsiorik onena atera eta guretzat egun iluna izan da hau''

Orbañanos: ''Ezin izan dugu gure bertsiorik onena atera eta guretzat egun iluna izan da hau''

Hondarribia hirugarren izan da Kontxako Banderan. Ez du estropada ona egin bigarren jardunaldian eta lanak amaitu ostean EITB Mediak Mikel Orbañanos hondarribitarren entrenatzailearekin hitz egin du.

Arkaitz Diaz: ''Oso estropada ona egin dugu, pausoz pauso goaz eta onenetatik gero eta gertuago gaude''

Arkaitz Diaz: ''Oso estropada ona egin dugu, pausoz pauso goaz eta onenetatik gero eta gertuago gaude''

Donostiarra bigarren izan da Kontxako Banderan eta bigarren jardunaldiko estropadaren ostean Arkaitz Diaz Donostiarrako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du.

Horrelakoak izan dira traineru barrutik Urdaibairen azken metroak eta ospakizuna

Horrelakoak izan dira traineru barrutik Urdaibairen azken metroak eta ospakizuna

Bermeotarrek estropada aparta egin dute eta bakarka sartu dira helmugan. Bizi traineru barrutik azken txanpa eta arraunlarien poza Kontxako Bandera irabazi berritan.

Iker Zabala: ''Ez da normala horrenbeste gauza irabaztea''

Iker Zabala: ''Ez da normala horrenbeste gauza irabaztea''

Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak azken bi denboaldietako Kontxako Banderak irabazi ditu bi talde desberdinekin (joan zen urtean Santurtzirekin), eta nabarmendu nahi izandu hori ez dela normalean gertatzen den gaza bat.

Urdaibaik Kontxako Bandera jaso duen momentua

Urdaibaik Kontxako Bandera jaso duen momentua

Urdaibai da gizonezkoen mailako 2022ko Kontxako Banderako irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu Bermeoo taldeko arraunlariek bandera jaso duten momentua.

Urdaibairen azken metroak 2022ko Kontxako bandera eskuratzeko

Urdaibairen azken metroak 2022ko Kontxako bandera eskuratzeko

Bermeo Urdaibaik nagusitasun osoz bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera. Bideo honetan "Bou Bizkaia" ontziaren bigarren jardunaldiko azken metroak ikus daitezke.

Gorka Aranberri: “Taldea horrelakoak egiteko prest zegoen, lehertzea falta zitzaion eta gaur egin dugu”

Gorka Aranberri: “Taldea horrelakoak egiteko prest zegoen, lehertzea falta zitzaion eta gaur egin dugu”

Gorka Aranberri oso pozik agertu da bere 7. Kontxa irabazi eta gero. Aurkariak aldamenean izanik, gaur lan zoragarria egin dutela nabarmendu du Bermeotarren patroiak.

Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda

Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda

Bermeoko taldea nagusi izan da Kontxako bigarren jardunaldian eta lehenengoa ere irabazi zuenez bandera bereganatu du. 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 22 Hondarribiari.
Horrela jaso dute Kontxako Bandera Orioko arraunlariek

Horrela jaso dute Kontxako Bandera Orioko arraunlariek

Ikusi Oriotarren ospakizuna bandera jasotzerakoan. Horiek denboraldi bikaina biribildu dute Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabaziz.

Orioko arraunlarien azken paladak eta poz eztanda

Orioko arraunlarien azken paladak eta poz eztanda

Bizi traineru barrutik Kontxako Bandera irabazteko Orioko arraunlarien bukaerako metroak eta garaipenaren poza.

Azken unera arte izan dute Oriok eta Arraun Lagunakek Kontxako Bandera erabakitzeko lehia

Azken unera arte izan dute Oriok eta Arraun Lagunakek Kontxako Bandera erabakitzeko lehia

Oriok lehenengo luzean tartea ireki du, baina Arraun Lagunakek bigarren luze aparta egin eta iritsiera parekatua bizi izan da.

Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz

Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz

Oriotarrek bigarren jardunaldia ere bereganatu dute Arraun Lagunaken aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.
Nadeth Agirre: ''Estu joan da estropada, azkenean irabazi egin dugu, eta oso gustura gaude''

Nadeth Agirre: ''Estu joan da estropada, azkenean irabazi egin dugu, eta oso gustura gaude''

Oriok irabazi du Kontxako Bandera eta Nadeth Agirre Orioko patroiak adierazpen hauek egin dizkio EITB Mediari.

Arazo tekniko batek emakumezkoen ohorezko txandako irteera baliogabetu du

Arazo tekniko batek emakumezkoen ohorezko txandako irteera baliogabetu du

Emakumezkoen Kontxako Banderako 2. jardunaldiko ohorezko txandako irteera baliogabetu egin dute epaileek. Printzipioz balekoa zen irteera, baina arazo tekniko baten ondorioz baliogabetu egin da.

2022ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kale zozketaren emaitzak

2022ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kale zozketaren emaitzak

Emakumezkoen kategorian, Oriok (1. kalean) eta Arraun Lagunakek (3. kalean) ez dute elkarren parean arraun egingo. Gizonezkoen kategorian, Hondarribia 2. kalean, Urdaibai 3. kalean eta Donostiarra 4. kalean arituko dira.
Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako eguraldiaren eta olatuen iragarpena

Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako eguraldiaren eta olatuen iragarpena

June Ansoleagak igandean (irailak 11) Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako espero den eguraldia iragarri digu. Itsasoaren egoera zein izango den ere azaldu du.

Bezperako entrenamenduak eginda taldeak prest daude Kontxako 2. jardunaldi erabakigarrirako

Bezperako entrenamenduak eginda taldeak prest daude Kontxako 2. jardunaldi erabakigarrirako

Kontxako Banderako bigarren jardunaldian erabakiko dira irabazleak. Igande honetan jokatuko da. EITB Mediak garaipena lortzeko hautagai nagusiak diren taldeetako ordezkariekin hitz egin du.

Orio eta Urdaibai, Kontxako Bandera irabazteko faboritoak

Orio eta Urdaibai, Kontxako Bandera irabazteko faboritoak

Emakumezkoen mailan oriotarrek 2,5 segundoko abantaila dute Arraun Lagunakekiko. Gizonezkoen mailan Bermeoko taldeak 7,64 segundoko errenta lortu zuen Hondarribiarekiko lehen jardunaldian eta 7,70 segundokoa Donostiarrarekiko.
Xabat Pastor: ''Ez dugu ezer berezirik egin behar irabazi nahi badugu, gurea egin behar dugu''

Xabat Pastor: ''Ez dugu ezer berezirik egin behar irabazi nahi badugu, gurea egin behar dugu''

Bermeo ia 8 segundo aurretik dute Donostiarrako arraunlariek. Xabat Pastor arraunlariarekin egon da EITB Media eta bigarren jardunaldiari begira Donostiarra nola dagoen azaldu du.

Kontxako estropada eremuko batimetriaren xehetasunak eta olatuen iragarpena

Kontxako estropada eremuko batimetriaren xehetasunak eta olatuen iragarpena

Irailaren 11n Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko da. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daitezke.

Hondarribia, lasai eta itxaropentsu iganderako

Hondarribia, lasai eta itxaropentsu iganderako

Mikel Orbañanos Hondarribiko entrenatzailearen esanetan, Kontxako Banderako 1. jardunaldian "Ama Guadalupekoa"ren jarduna ona izan zen. 2. jardunaldiari begira, txanda bereganatu nahiko luke, eta gero bandera irabazten saiatu.

Zenbat Kontxako Bandera dituzte 2022ko ekitaldia irabazteko faboritoek?

Zenbat Kontxako Bandera dituzte 2022ko ekitaldia irabazteko faboritoek?

Gizonezkoen mailan Kontxako 2. jardunaldiari begira Urdaibaik ia 8 segundoko aldea du Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko. Emakumezkoen mailan Oriok 2 segundo ateratzen dizkio Arraun Lagunaki. Bideo honetan ikus dezakezu talde bakoitzak zenbat Kontxako Bandera irabazi dituen.

Arraun Lagunak, Kontxan dena eman eta bere aukeraren bila

Arraun Lagunak, Kontxan dena eman eta bere aukeraren bila

Arraun Lagunakek Oriorekiko bi segundoko atzerapenarekin ekingo dio Kontxako Banderaren 2. jardunaldiari. Nahiz eta atzetik izan, ez diote ukorik egin nahi Bandera bereganatzeko aukerei.

Iker Zabala: ''Eurak erasora irtengo dira, gu ez gara defendatzera aterako, gu ere erasora aterako gara''

Iker Zabala: ''Eurak erasora irtengo dira, gu ez gara defendatzera aterako, gu ere erasora aterako gara''

Iker Zabalak, Urdaibaiko entrenatzaileak, Kontxako bigarren jardunaldian erasora irtengo direla adierazi du. Ia 8 segundoko aldea du Hondarribia eta Donostiarrarekiko.

Nadeth Agirre: ''Helburua aurretik geratzea da, ez da abantaila handia, baina gure aldekoa da''

Nadeth Agirre: ''Helburua aurretik geratzea da, ez da abantaila handia, baina gure aldekoa da''

Oriok irabazi zuen Kontxako lehenengo jardunaldia. Arraun Lagunakek, baina, hurbiletik jarraitu zituen. Hala ere, 2 segundoko abantaila dute oriotarrek eta Kontxako Bandera irabaztera irtengo dira igandean.

1 / 14 Hurrengoa

2018ko Kontxako Bandera

Kontxako Bandera 2017

Kontxako Bandera 2016

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena