Itxi

telebista

Kirolak

Mikel Goñi protagonista, pilota emanaldietan

EiTB

Bestetik, gaur eguerdian, Victor de Le Rue snowboardlariari buruzko 'Frozend mind' dokumentala eskainiko da "Helmuga" saioan eta Emakume Master Cupeko bi partida ondoren.

  • Mikel Goñi pilotari ematen partida batean

    Mikel Goñiren partidak ikusgai, asteburuko kirol tarteetan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Ikus-entzule eta zaleen eskariz, Mikel Goñi hartuko dute protagonista asteburu honetako kirol emanaldietan. Oronoz Mugairiko pilotariaren zenbait partida eta une gogoangarri ikusi ahal izango ditugu. 

Gaur arratsaldean, Beloki vs Goñi II (2001eko Gasteizko pilota feria) eta Armendariz vs Goñi II (2001eko Nafarroako Lau T´erdiko finala) izango dituzte aztergai Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek, Goñiren ibilbidea errepasatzeaz gain. 

Bestalde, goizean, Frozen mind dokumental berezia ikusteko aukera izango da "Helmuga" saioaren barruan; Victor de Le Rue Munduko snowboard txapelduna Frantziako Chamonixeko estalitako izotz pisten aurkako desafioan. Ondoren, Emakume Master Cupeko bi final erakargarri eskainiko dira: 2018ko Binakako finala, Arrizabalaga-G.Aldai vs Espinar-A.Aldai eta 2019ko San Fermin Torneoko finala, Jaka-M.Ruiz de Larramendi vs Agirre-Orbegozo. 

Asteburuko kirol eskaintza arratsaldeko herri kirolen tartearekin (lasterka apustu historikoen bilduma) osatuko da.