telebista
Kirolak
Oinatz Bengoetxea eta Felipe Uriarte protagonista, asteburuko kirol emanaldietan
EiTB
Zesta emanaldietan, berriz, 1992ko Euskadiko Txapelketa eta 1993ko Urrezko Xisterako finalak izango ditugu ikusgai.
-
Felipe Uriarte ETBrik eskainitako elkarrizketan
Esku pilota, mendia, herri kirolak, txirrindularitza eta zesta punta izango dira protagonista asteburuko kirol emanaldietan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Gaur goizean, "Helmuga" saioan (11:30ean), Felipe Uriarte mendizalea elkarrizketatuko du, duela 40 urte Everesten lortutako balentria gogoratzeko. Ondoren, 2019ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketa izango dugu ikusgai.
Bazkal osteko herri kirolen tartean (16:00etan), Urtain eta Agerre II.ren elkarrizketa historiko bat eskainiko da.