telebista
Audientzia
"El Conquistador", berriz ere audientzia-buru astelehen gauean
EiTB
Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 22,8ko audientzia-zatia bereganatu du.
-
"El Conquistador"eko lehiakideak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" lider izan da, beste behin, astelehen gauean, % 22,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Julian Iantzik aurkezten duen abentura realityak 314.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du eta eguneko bigarren saiorik ikusiena izan da Euskadin, "Teleberri" albistegiaren gaueko edizioaren ondoren.
Datorren astean jokatuko den finalera sei lehiakide sailkatu dira asteleheneko atalean: Durana, Erro, Lander, Mikel, Jon Quel eta Isma. Nekane, Idoia eta Kali, ordea, finaletik kanpo geratu dira.
Asteleheneko atalean gertatutako guztia gertutik jarraitu dute sare sozialetako erabiltzaileek ere. #conquis23 etiketa joera izan da Twitterren, sare sozialaren timelineetan lau milioi inpresio baino gehiago lortuz, eta lehiakide batzuen izenak ere TT izan dira, tartean, Mikel.