telebista
Kirolak
Dauphiné Kriteriumeko 4. etapa, estropadak eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Egunean zehar, Zarauzko Ikurrina jokoan, Euskotren eta Eusko Label ligetako lehenengo jardunaldia eta Azkoitiako pilota jaialdia izango ditugu ikusgai.
-
Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Olazabal estropada emanaldietako esatariak. Argazkia: EiTB
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Dauphiné Kriterium txirrindularitza lasterketako laugarren etapa, 15:40ean. Lasterketa, Uginen hasi eta Megève herrian izango du bukaera (157km). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfotso Arroiok egingo dute kontakizuna.
17:30ean, zuzeneko emanaldia izango dugu Zarauztik. Euskotren eta Eusko Label ligetako lehenengo jardunaldia emango dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak. Zarauzko Ikurrina izango dute jokoan.
Azkenik, 22:15etik aurrera, Azkoitiako pilota jaialdia eskainiko da. Bi partida hauek jokatuko dira: Victor-Larunbe vs. P. Etxeberria-Bikuña eta Olaizola II-Zabaleta vs. Artola-Rezusta. Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute kontakizuna.