telebista
22:00etan
"Korrontzi, hauspoaren dantzan", gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EiTB
Ondoren, "Dantzaldia Zestoan" dantza eskola desberdinen erakustaldia izango da ikusgai.
Musika eta dantza ez dira faltako gaur gauean ETB1en, izan ere, bi ikuskizun eskainiko ditu "Oholtzan" saioak 22:00etatik aurrera. Lehendabizi, "Korrontzi, hauspoaren dantzan" emanaldia, eta ondoren, "Dantzaldia Zestoan" dantzen bilduma izango dira ikusgai.
"Korrontzi, hauspoaren dantzan" saioan, taldeak bere musika Euskal Herriko herri desberdinetara eramango du. Herrian sortua eta herriari eskainitako ikuskizunak dira Korrontziren emanaldiak eskainiko dituenak. Zehazki, hiru udalerritan eskainitako kontzertuen bilduma da "Korrontzi, hauspoaren dantzan" saioa: Sopelan, Bermeon eta Zarautzen egindakoak. Udalerri bakoitzeko dantza taldeek hartu zuten parte ikuskizunean.
Ondoren, 23:10ak aldera, "Dantzaldia Zestoan" ikuskizuna eskainiko da. Dantza eskola desberdinen erakustaldia da, 2017ko maiatzaren 27an Zestoako Bainuetxean grabatutakoa. Tartean, Jose Mari Orbegozo, Luis Beltza, Amaia Gonzalez eta Eneko Galdos, Amaia González, C. Garmendia & Govillard , 'Josette. & Maria Casademunt, 'Analia Bellydance' eta Carlo Zapirain dantza eskolek hartzen dute parte emanaldian.