telebista
20:00etan
Bakedanon izango da arratsaldean "Historias a Bocados" saioa
EiTB
Joseba Arguiñanok Juantxo Azpilicueta, Carmen San Martín eta David Ruiz ezagutuko ditu.
-
Juantxo Joseba Arguiñanorekin. Argazkia: "Historias a Bocados".
Gaur, irailak 20, Joseba Arguiñano Bakedanon izango da "Historias a Bocados" saioan.
Bertan kokatzen da 1984an estreinatutako Montxo Armendariz zinema zuzendariaren Tasio filma. Pelikulan bezala, Nafarroako inguru hau ikazkinen lurra da tradizioz, horren erakusle, Juantxo Azpilicuetak (60 urte) txondorra nola egiten den erakutsiko dio Josebari. Elkarrekin, basora joango dira haritz bat zatitan moztera txondorrera eramateko. Juantxok tradizioa jarraitzen du bere aita eta aitonaren omenez, beraiek ere txondorrak egiten baitzituzten. Bukatzeko, une gastronomikorako, bertoko babarrun tipikoak prestatuko dituzte.
Bakedanon ohitura da baita ere odoloste zuria jatea, etxeko errezeta tradizional bat jarraituz, hauek nola prestatu erakutsiko dio Carmen San Martinek (72 urte) Josebari, izan ere, era horretan prestatu izan dituzte babarrunak belaunaldiz belaunaldi bere etxean. Piperrez lagunduta prestatuko dute platera, eta guzti hau, kanpoan, aire librean, dastatzeko aukera izango dute. Tartean, Carmenek bere garaian ezkonduta egon arren lanean jarraitu zuen lehenetariko emakumea izan zela kontatuko du. Horrez gain, sendabelarren eta infusioen zale amorratua ere bada, eta Joseba mendira eraman nahiko du, urtean zehar bere minei erremedioa jarriko dion lehengaia hartzera.
David Ruizek 45 urte ditu, eta oso gustuko du nekazaritza ekologikoa. David Iruñean bizi den arren, udak pasatzen zituen herrira itzultzearen ideia ez zaio burutik kentzen. Josebak marrubi ekologikoak biltzen lagunduko dio. Gainera, elkarrekin egingo duten platera prestatzeko ez dira bertoko produktuak faltako. Davidek perretxikoak berak ekoitzitako garagardoarekin nahasita prestatzea pentsatu du Josebarekin.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.