Itxi

telebista

Kirolak

Italiako Giroa eta pilota Tolosatik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EiTB

Horrez gain, urriaren 16an Hondarribian jokatutako zesta punta txapelketa finala eskainiko du ETB4k.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EiTB.

Gaur, urriak 17, zesta punta, txirrindularitza eta pilota eskainiko ditu ETBk.

Hasteko, 12:00etan, urriaren 16an Hondarribian jokatutako zesta punta txapelketa finalaz gozatzeko aukera eskainiko du atzera ere ETBk. Kasu honetan, partida, ETB4n emitituko da.

Ondoren, ETB4n Italiako Giroa izango da ikusgai 14:00ak inguruan, eta 15:00etan, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. 14.etapa izango da ikusgai, Conegliano eta Valdobbiadene herrien artean (34,1Km). Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta, Italiako Giroarekin batera, txirrindularitzaren unibertsoko hainbat konturen inguruan solasean arituko dira goi mailako gonbidatuekin batera.

Bukatzeko, 17:30etik aurrera, "ETB Kantxa" saioan bi binakako pilota partida eskainiko dira, zuzenean, Tolosatik. Lehena, Elordi-Garmendia eta Zabala-Ruizen artekoa; eta ondoren, Egiguren V-Zabaleta eta Salaberria-Rezusta pilotariak arituko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute pilota emanaldien jarraipena ETB1en eta eitb.eus-en.