Itxi

telebista

Txirrindularitza

Italiako Giroa eta "Ez Da Giro!", ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Urriaren 3tik 25era jokatuko da Italiako Giroa. Honen jarraipen osoa zuzenean egin ahalko da, arratsaldero, ETB4n, ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

0:20
Italiako Giroa 2020

Urriaren 3tik 25era jokatuko da aurten Italiako Giroa, eta zuzenean eta esklusiban jarraitu ahalko dugu ETBn, ETB1eko "Ez da Giro!" saioan, ETB4n eta eitb.eus-en. Euskadi Irratian ere izango da etaparen jarraipena egiteko aukera, eta Radio Euskadik ere Giroko azken kilometroen kontaketa egingo du.

Arratsaldero, ETB4n hasiko da emanaldia 14:00 inguruan, eta 15:00etan ("Gaur Egun" albistegia amaitutakoan) ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin.  eitb.eus-en ere jarraipena streaming bidez egiteko aukera izango da lehen ordutik. Egunero platotik zuzenean jardungo dira Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta eta, Italiako Giroarekin batera, txirrindularitzaren unibertsoko hainbat konturen inguruan solasean arituko dira goi mailako gonbidatuekin batera.

Giroa, Euskadi Irratia Plus streaming-ean eta Radio Euskadin

Italiako Giroa Euskadi Irratian jarraitzeko aukera ere izango dugu aurten, irratiaren web orriko streaming-ean. Hala, etapen kontaketa 15:00etan hasiko da streaming bidez Euskadi Irratian, eta azken unean ohiko emisioarekin bat egingo du. Joxe Mari Apaolazak, Jon Altunak, Mikel Astarlozak eta Eugenio Goikoetxeak osatuko dute lantaldea astelehenetik ostiralera. Asteburuetako etapak, berriz, "Hiru Erregeen Mahaia" saioan jarraitu ahalko ditugu.

Radio Euskadik ere, Giroko azken kilometroen kontaketa egingo du.

Sizilian hasita, 21 etapa izango ditu Giroak

Aurtengo edizioak mendiko lau etapa handi izango ditu. Etaparik garrantzitsuena hogeigarrena izango da; Col d'Angello, Col d'Izoard eta Col de Montgenevre igo beharko dituzte txirrindulariek, eta Sestrieren amaituko da. Etapa bakoitzeko profilak eitb.eus-en kontsultatu daitezke.