Itxi

telebista

Audientzia

Asteleheneko "Teleberri 2" albistegia, 1996tik ikusiena

EITB

% 37,2ko audientzia-zatia eta 452.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

  • Andrea Arrizabalaga "Teleberri2"ren aurkezlea

    Andrea Arrizabalaga "Teleberri2"ren aurkezlea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

ETB2ko gaueko "Teleberri" albistegia 1996ko otsailetik ikusiena izan zen atzo, urriak 26. Alarma egoera ezarri ostean COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehiago iragarri ziren egunean, "Teleberri 2" saioak % 37,2ko audientzia-zatia izan zuen; bataz beste, 317.000 ikus-entzule eta 452.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.

Eguerdiko "Teleberri" albistegiak ere audientzia harrera bikaina izan zuen, % 31,8ko audientziarekin. Halaber, aktualitate saioak ere nabarmendu ziren atzo: "En Jake" % 16,8ko kuotarekin, eta "Qué Me Estás Contando" magazinak, bere bigarren zatian, 19:00etatik aurrera, % 16,2ko audientzia eskuratu eta ordu tartean buru izan zen.

400.000 erabiltzailek baino gehiagok, 413.754k, eitb.eus bisitatu zuten atzo, astelehena, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan jendea sartzeko eta irteteko eta udalerri guztietako sarrerak eta irteerak mugatzeko agindua eman zuen egunean. 100.000 pertsonak baino gehiagok irakurri zuten albiste hori, 101.923k hain zuzen, eta WhatsaApp mugikorreko aplikazioa izan zen hedapen-kanalik handiena. Gehien bisitatutako edukien zerrendako hurrengo albistea neurrien iragarpenaren aurrekoa izan zen, eta 40.000 erabiltzailek baino gehiagok irakurri zuten.

Atzo eitb.eus-en gehien bisitatu ziren edukien zerrendako eduki guztiak COVID-19arekin lotuta daude, eta bisitatuenetako beste batzuk koloretako semaforoari buruzko informazioa, neurri murriztaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri eta hirietako kasu positiboen kopurua dira. Gai berari dagokionez, 5.000 bat lagunek streaming bidez jarraitu zuten LABIren bileraren osteko agerraldia.