Itxi

telebista

17:00etatik aurrera

Olaizola II.a eta Rezusta vs Peña II.a eta Albisu, gaur arratsaldean, zuzenean

EITB MEDIA

Binakako pilota Txapelketako bigarren jardunaldiko lehen partida izango da. Aurretik, herri kirolak izango dira ikusgai, 16:00etatik aurrera.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, herri kirolak eta pilota eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

16:00etan herri kirolak izango dira ikusgai, eta ondoren 17:00etatik aurrera, hiru pilota partida eskainiko dira. Lehenik, Dario - Bikuña vs P. Etxeberria -Tolosa binakako partida jokatuko da. Gero, Binakako pilota Txapelketako bigarren jardunaldiari hasiera emango diote Olaizola II eta Rezusta vs Peña II eta Albisu pilotariek. Eta bukatzeko, promozioko Elordi - Garmendia vs Egiguren V - Ruiz bikoteak arituko dira norgehiagoka. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dira partidak eta hauen zuzeneko jarraipena egingo dute Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazen "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus atarian.