telebista
Danborrada 2021
Bandera jaitsiera, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
23:25ak aldera hasiko da San Sebastian egunari bukaera emateko ekitaldia. Eguerdian Haurren Danborrada ikusi ahal izan dugu.
-
Iazko bandera jaitsiera. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Gaur eguerdian Donostiako Haurren Danborrada ikusteko aukera izan da ETB1en eta eitb.eus-en. Imanol Artola esataria izan da kontakizuna egiten; Donostiako udaletxetik egin du aurkezpena, eta, ondoren, Victoria Eugenia antzokian grabatutako haur danborradari eman dio paso.
29 ikastetxek hartu dute parte, bakoitzetik hiru ikasle. Danbor Nagusia El Carmelo ikastetxeko Eneko Esteban izango da, eta Upel-Errada zuzendaria, ordea, Nora Pradera, Gaztelumendi Txikikoa.
Bandera jaitsiera
Era berean, aurtengo San Sebastian egunari bukaera emateko, gauean ere, saio berezia egongo da ETB1en eta eitb.eus-en. 23:25etik aurrera, Konstituzio plazatik, Imanol Artolak egingo du ekitaldiaren kontakizuna Victoria Eugenian grabatutako danborradaren irudiak eskainiz.
25 elkartek hartuko dute parte, eta bakoitzetik hiru kide. Danbor nagusia Gure Borda elkarteko Arantzazu Lersundi izango da, eta Upel-Errada zuzendaria, Intxaurra Elkarteko Braulio Berreiro. Gainera, ekitaldian Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakasleen Bandak, Easo Abesbatzak eta Goizaldi Dantza Taldeak parte hartuko dute.
Danborradaren filtroak Gaztean
Gaztean, "Danborrada birtuala" antolatu nahi dugu iaz estreinatu genuen Instagrameko filtroarekin. Gazteako Instagramari (@gaztea_irratia) 'follow' ematea nahiko du Donostiako jaia behar bezala ospatu nahi duenak filtro hori sakelakora jaisteko.