Itxi

telebista

Kirolak

Saskibaloia eta pilota, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Lointek Gernika eta Tenerife taldeen arteko saskibaloi partida ETB4n eskainiko da, eta Zumaiako pilota jardunaldia, aldiz, ETB1en. Biak eitb.eus atarian ere eskainiko dira, zuzenean.

  • Saskibaloia

    Saskibaloia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, urtarrilak 22, zuzenean ETB4 katean saskibaloi jardunaldi bat izango da ikusgai eta ETB1en, pilota. Biak eitb.eus atarian jarraitzeko aukera ere izango da.

21:00etan, emakumeen Eurocup txapelketako saskibaloi partida jokatuko dute Lointek Gernika eta Tenerife taldeek. Xabier de la Fuentek egingo du emanaldiaren jarraipena ETB4 katean, zuzenean.

22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en Zumaiako pilota jardunaldia eskainiko da. Aurrena, Binakako Txapelketako partida jokatuko da, Jaka-Bikuña eta Urrutikoetxea-Imaz artekoa; ondoren, promoziokoan, Alberdi eta Erasunek Zabala eta Erostarbe pilotarien aurka jokatuko dute. ETB1eko "ETB Kantxa" saioan, Joseba Urkiola, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz arduratuko dira jarraipena egiteaz.