Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pala, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Reto Iberdrola Ligako Bartzelona B vs Alaves, Banakako Pala Txapelketako finalerdiak, Eibarko pilota jaialdia eta Paris-Niza lasterketa izango ditugu ikusgai.

  • Futbol baloi baten irudia

    Futbola izango dugu, besteak beste, igandean. Irudia: EITB Media

Futbolak, palak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute gaurko kirol eskaintza Euskal Telebistan eta eitb.eus-en. 

Goizean, batetik, Reto Iberdrola Ligako Bartzelona B vs Alaves norgehiagoka izango dugu ikusgai, 12:00etan, ETB1en. Bestetik, Palako Banakako Txapelketako finalerdiak, 13:30ean, ETB4n: Fusto vs Gordon eta Gaubeka vs Ibai Perez. 

Arratsaldean, Paris-Niza lasterketarekin batera (informazio gehiago hemen), pilota izango dugu Eibartik, 17:00etan. Promozio Txapelketako Arteaga II-Elizegi / Zubizarreta-Uriondo partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, Txapelketa nagusiko Elezkano II-Zabaleta / Altuna III-Mariezkurrena II norgehiagoka jokatuko da. Azkenik, Dario-Bikuña eta Bakaikoa-Larunbe izango dira aurrez aurre. 

Halaber, Bidasoa Irun taldeak eskubaloiko Errege Kopako finalerako sailkatuz gero, ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da 19:15ean.

Bestalde, Ana Ramosek gidatzen duen "Helmuga" saioan, 11:25ean, emakumeak izango dira protagonista igande honetan. Batetik, Thembi Kgatlana Eibar taldeko jokalari hegoafrikarra ezagutuko dute gertutik. Bestetik, Agurtzane Elorriaga iurretarrarekin izango dira. Garai batean txirrindulari profesionala izana, gaur egun Bizkaia-Durango emakumezkoen txirrindulari taldeko kirol zuzendaria da.