Itxi

telebista

11:00etan

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, gaur, ETB2n

EITB Media

'Maitasun opari bi' da programaren izenburua, Erik Nielsen zuzendaria eta Denis Kozhukhin da pianista.

  • Blbao Orkestra Sifonikoaren saioa larunbatean

    Blbao Orkestra Sifonikoaren saioa larunbatean. EITBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur, martxoak 13, 11:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako lehen saioa eskainiko da. Bi kontzertuk osatzen dute programa eta otsailaren 18an grabatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian.

Maitasun opari bi da programaren izenburua eta kontzertuak Erik Nielsenek zuzenduko ditu, Denis Kozhukhin pianoan dela. Hasteko B. Bartoken "3. Kontzertua piano eta orkestrarako" eskainiko da, eta, ondoren, P.I. Tchaikovskyren "4. Sinfonía fa ninorrean op".

BOSen kontzertu sorta eta Euskadiko Orkestrari ETB2n larunbatetan eskainitako tartea txandakatu egingo dira larunbatetan.