Itxi

telebista

22:30ak aldera

"El Conquis" debateak konkistatzaile berrien iritsiera aurreratuko du gaur

EITB Media

Dani, Atabey taldearen azken biktima, izango dute platoan.

  • Danik duelua galdu zuen astelehenean

    Danik duelua galdu zuen astelehenean. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Los Haitises-era  konkistatzaile berriak iritsiko dira. Gaur izango dugu honen berri "El Conquis"en debatean. Eztabaida berezia izango da, abenturari emandako ukitu eta estutu berriaren harira. Nortzuk dira konkistatzaile berri horiek? Noiz iritsiko dira? Zein zeregin izango dute? Asteazkenean emango dituzte erantzun guztiak.

Dani lehiakidea Atabey taldeko azken biktima izan da da. Duranak Begoren aldeko apustua egin zuen berdeen ordezkari gisa. Kanpamentua eta abenturan jarraitzea jokoan  jarri zituzten hiruko dueluan. Gasteiztarrak bere aurkariak jipoitu zituen, beste behin nesken boterea erakutsiz, eta bere taldea kanpamentu aberatsera eramanez laugarren astez jarraian. Oskarrek, behintzat, lortu zuen banderatxo bat hartzea, baina txekiarrak, nekez igo zuen korapilo-soka. Asteazkenean eztabaidan izango da, zer gertatu zen eta zer etorkizun izango duen kontatzeko.

Berako kanpamentu oso txirora itzultzen ikusiko dugu. Ziurrenik txekiarraren kanporatzea ez dute ondo hartuko Corocote taldean, goseak, eltxoek eta lau astean bost kide galtzeak oso kinka larrian utzi baitituzte. Seletaren testigantza berri bat entzungo dugu, ia malkotan, lur jota sentitzen dela onartuz.

Tronkoalaren jokoak, azken asteetako ildoari jarraituz, hika-mika ekarri zuen. Urdinek eta gorriek itun bat egin zuten berdeak garaitzeko, baina horrek ere ez zuen ezertarako balio izan: neskek indar guztiekin eutsi zioten eta azkenean gorriek eta urdinek lortu zuten gauza bakarra jokoa baliogabetzat jotzea izan zen. Asteazkenean, itun horren eta ondorioen testigantza berriak entzungo ditugu.

Taldeek erne egon beharko dira, posta kanpamenduetara iristear dagoelako, eta kolore bakoitzeko ordezkari bat aukeratu beharko dute immunitate-joko berrirako. Erabakia garrantzitsua izango da talde urdinarentzat; izan ere, 6 kide baino ez dira geratzen, oso egoera kaskarrean daude eta taldekide batek posta-mezuaren aurrean duen jarreraren ondorioz, gainerako taldekideen jomugan jarriko da. Asteazkenean jakingo dugu nor izango den eta hurrengo immunitate jokoak zertan datzan.

Gai hauei guztiei buruz arituko dira, Mikel, Eneko, David, Manu, Jenny, Eider, Isa eta Leire konkistologoak. Berebat, Conquis komunitatearen, iritzia jasoko dute Oizeder Mayok eta Isma Pereirak   

Asteazken gauetan, "Teleberri"ren ondoren ETB2n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai "El Conquis", 22:30eak aldera.